Pirinioak
 

Nafarroako Iparraldea ikusgarria da oso, Pirinioetako gailurretatik behera jaisten diren haran guztietan. Bisitariak koakleku polit bat bila dezake, edota bere neurriko ibilbide bat sortu, ibar eta mendien artean, non deskubritzeke dauden xenda berriak aurkituko dituen. Ibilbidearen sorrera hutsa da erakargarria, baina xenda bakoitzeko helburuak xarma berezia du.

Camping Urrobitik zeure ibilbideak antolatu eta ekitaldi desberdinak presta ditzakezu: txangoak prestatu, historiaurreko aztarnak bisitatu, txirrindula paseoak eman, irteera antolatuetan parte hartu, ibilbideak egin, tenisa eta arrantza bezalako kirolak praktikatu,... eta hamaika gauz gehiago.
Naturaren txoko pribilegiatu batean kokatua, non animalia ezberdinak ikus daitezkeen: oreinak eta orkatzak, saiak, basurdeak, azkonarrak eta beste asko gehiago.

  Ibilbide turistikoak

Pirinioetako haran, mendi eta oihanek aukera anitz eskaintzen dizute. Ibilbide eta helburu guztiak ditugu (Iratiko Oihana, mugalarien bideak, garaien ibilbidea, historiaurreko aztarnak,...)
Informazio gehiago                                                              Sakatu argazkien gainean handitzeko